Gasolindegian, maitasun eta heriotzaren artean

Gasolindegian maitasun eta heriotz istorioekin egin dugu topo, Rakel izango dugula hari eta gidari.

Yurre Ugarteren nobela motz honek zein sentsazio piztu dizkizue?

4 thoughts on “Gasolindegian, maitasun eta heriotzaren artean

  1. Ba egia esan, gustatu zait idazleak nola kontatzen dituen istorioak pixkanaka haritzen joaten diren. Hasieran ipuin bilduma dirudien arren, uste dut gerora, ikusten denean nola benetan ipuinak bata bestearekin lotuta dauden, lan handiago bat osatuz, nolabaiteko satisfakzioa ematen duela. Nik behintzat, hala sentitu dut.

    Atsegin dut

  2. Errealitatea eta fantasia nola lotzen diren gustatu zait, eta baita istorioa ipuinetatik nobelara nola aldatzen den ere. Gainera, liburuan agertzen diren paisaiak ezagunak ditut eta horrek gertutasun sentsazio bat eman dit irakurtzerakoan. Irakurtzerakoan eduki dudan inpresioa izan da Rakelek kontatutakoak atmosfera irreal batean gertatzen direla, baina aldi berean benetakoak direla. Konkordunaren figurak ere atentzioa eman dit. Presentzia fantastiko bat, suarekin lotutakoa. Heriotzaren iragarle?

    Atsegin dut

  3. Gauean irakurri eta ametsetan aritu naiz Behobia inguru horrekin… hain da fantastikoa, hain ez-lekua!
    Gustora aritu naiz irakurketan, baina momentu batzuetan fantasiak ez hasetu: kokordunaren irudia, Veronika eta istripua… ez dakit nola esan nerabe mundukoa.

    Atsegin dut

Utzi iruzkina