Iritzi-trukea: ‘Kristalezko begi bat’

Miren Agur Meabek berak idatzita utzi zuen Kristalezko Begi bat-en AZKEN BURUAN honako hau:

“Baliteke idazki honi eguneroko intimo baten kutsua hartzea. Horrek baditu bere arriskuak, eta izango ditu bere ondorioak”.

Erakurle, zuen ustez zein arrisku hartu ditu idazleak liburu hau idaztean? Eta zein da irakurketaren ondoren atera duzuen ondorioa?

Bota zuen iritziak!

2 thoughts on “Iritzi-trukea: ‘Kristalezko begi bat’

  1. Hartutako arriskua, nire ustez behintzat, egilearen mundu intimoa agerian uztea. Baina hori da, hain justu, Kristalezko begi bat erakargarri egiten duena. Irakurtzerakoan sortzen duen inpresioa da oso barrutik eta zintzotasunarekin kontatutako istorio bat dela. Hala ere, denbora guztian autofikzioaren mugarekin jokatzen dela ere usten dut. Egileak berak esaten du “Ezen eta pertsonaia ere bihurtu naiz orriotan, ezinbestean: ni neu izanik, ez naiz neu erabat (nahita edo nahi gabe)” eta “Hitzez hitz sinetsiko al duzu kontatu dizudan guztia?” Gustatu zait joko hori eta gustatu zait ere nola kontatzen dituen harreman baten bukaera, horrek sortzen duen mina, min hori gainditzeko borroka; nola “adin arriskutsuan” dagoen emakume batek galdetzen dion bere buruari zer egin nahi duen bere bizitzarekin.

    Liked by 1 person

  2. Akaso, gehiegizkoa gardentaduna, baita gordintasuna ere … Hala ere, kaltea, izatekotan, idazlearentzat irakurlearentzat baino. Maiz kontu eta kezka unibertsaletaz ari da Meabe, behintzat emakumeontzat, eta ispilua ere topa daiteke irakurketan, norbere esperientzien gainean hausnartzeko aukera erakargarria.

    Liked by 1 person

Utzi iruzkina